Euskarazko antzerkia
2015eko Azaroaren 18a | MIZANBU | ± 01 min 02 s
Koñots Ulia euskarazko antzerkiaren azkenetariko presentazioa Biarritzeko Mizanbu gaztetxean eginen da. Hitz ordua: larunbat huntan, 19:00 Gaztetxean. Bertan edariak eta taloak izango dira.
Amaiur Epherren bigarren antzerkia taularatu du 5'Inahalak Antzerki Talde gazteak. Lan horrek, Euskal Herriko baserri batera eramaten gaitu, Uxue Alberdiren Euli-giro (Susa, 2013) liburuaren"€œDena ez dago gure esku" ipuina du oinarri. Miren eta Koxe baserrira doaz, zendu berria den Amatxiren etxean instalatzera. Mirenek oportunitate profesionalei uko egin die, Koxeren haurtzaroko mundura itzultzeko. Poliki poliki, etxe zaharrean markak hartzen ditu bikoteak, baina uliak fite agertzen zaizkio. Ulien presentzia gero eta trabagarriago, pizuago eta gaixtoago bilakatzen da... Lau jokolari agertzen dira taula gainean, Antton Lukuren Garaziko lizeoko antzerki tailerretik pasatuak edo Sapere aude-n arituak.
Bideoa: http://www.kanaldude.tv/Konots-Ulia-antzerkia-prestatzen_v3952.html
























