Euskara osasun munduan ere
2015eko Azaroaren 19a | CAPIO-EEP | ± 53 s
Atzo, 2015eko azaroaren 17an, Euskararen Erakunde Publikoak eta Capio Clinique Belharra erietxeak lankidetza hitzarmena izenpetu dute euskararen presentzia eta erabilpena garatzeko CAPIO taldeko klinika berriaren baitan.
Hitzarmen hori izenpetuz, klinika berria engaiatu da bere hizkuntza paisaia elebiduntzen eta euskararen pesentzia indartzen bere paziente eta erabiltzaileendako dokumentu eta euskarrietan. Bertzalde, Capio Clinique Belharrak euskararen erabilpena erraztuko du paziente eta bisitarien harreran eta eriei egiten zaizkien artamenduetan, bakoitzaren adostasunean oinarrituz.
Nicolas Bobet (Capio Akitaniako Eskualde Zuzendariak) eta Frantxua Maïtiak (Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak) azpimarratu duten bezala, euskara erabiltzen delarik eri euskaldunekin, konfiantza harremana sortzen eta eta horri esker lasterrago sendatzen ahal da.
Iturria: http://mintzaira.fr/
























