Biarritzeko euskara zerbitzua indartzen da!
2015eko Azaroaren 24a | ± 46 s
Uztailaren 24ean EEPrekin izenpetutako hitzarmenaren haritik, Biarritzeko herriko etxeak euskara zerbitzu berrian, misio kargudun berri bat enplegatu du urte bukaera honetan.
Viviane Ithursarry, 14 urtez helduen irakaskuntzan aritu da Aek-n, formatzaile eta ikastaldi arduradun gisa.
Euskararen erabileran eta hedapenean eragileak laguntzea eta haiekin partaidetzan, ekintza linguistikoak antolatzea izanen du misio nagusi bezala.
Bere gain izanen dira ere bai, euskararen irakaskuntza hedatzea eta publikoari begira, informazioa eta sentsibilisazio dispositiboak zabaltzea.
2017an, hirugarren postu bat ere sortuko da, hizkuntza politika ausarta obratzeaz ardura ukanen duen egiazko zerbitzu administratibo bat osatzeko.
























