Durangoko azoka 2015: Iparraldeko plaza
2015eko Abenduaren 1a | ± 58 s
Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko azokan. Azokaren 50. urtemugaren karietara Euskal kultur erakundeaz gain, Iparraldetik 11 egitura egonen dira bertan: 4 argitaletxe, 4 ekoizpen etxe eta bestelako 3 egitura.
Agorila eta ZTK disketxeak, Gatuzain, Ikas eta Maiatz argitaletxeak, Iparraldeko Ikastolak eta Kanaldude web telebista egiturak azokan aurkituko dira Iparraldeari dedikatua den espazioan (Goienkale 22-34 - Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da).
Aurten, partaide berriak sartuko dira taldean: Zortziko argitaletxea, Moï Moï ekoizpen labela, Hordago arte galeria eta Saroia ekoizpen labela.
Urtero, azokan aurkeztuak diren berritasunen artean gutti gora behera %10 Iparraldeko ekoizpenak dira: 50 bat berritasun baino gehiago aurkitzen dira azokan urtero.
Iturria: www.eke.eus
























