Euskara agirien banatze ekitaldia
2015eko Abenduaren 7a | ± 48 s
2009az geroz hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailako azterketa gainditu 544 pertsonek eta 2015etan sortu den B1 mailako gaitasun egiaztatua duten beste 40ek, "EGA" eta "B1EA" agiriak eskuratuko dituzte, hurrenez urren.
Agirien emateko ekitaldia joan den 2015eko azaroaren 27an iragan da, Baionako fakultatean. Azterketa gainditu dutenen 584 pertsonetatik 80 batek beren agiria eskuratu dute Paue eta Aturriko herrialdeetako Unibertsitateko, Bordeaux Montaigne Unibertsitateko eta Euskararen Erakunde Publikoko Lehendakariek emanik..
Bestalde, formakuntza profesional jarraikian euskara ikasi nahi dutenentzako finantzamendu aukera berriak irekitzen ahalko dira orain, EGA eta B1EA agiriak CNCP erakundearen Inbentarioan zerrendatuak baitira.
Info+: www.mintzaira.fr
























