Biarritzek Santa Agate ospatzen du!
2016ko Urtarrilaren 27a | ARROKA | ± 01 min 06 s
Laugarren urtekotz segidan, Santa Agateko ohiduraren karietara, kantuaren bidez, belaunaldien arteko transmisioa egiten ari da hiriko eskola elebidunetan.
Horrela, hirurogoita hamabost ikasle karriketan gaindi ibiliko dira beltzez beztiturik eta makilak eskutan otsailaren 4an ostegunarekin, Santa Agedaren bezperan, kantuak, atsaskari eta goxokien kontra trukatuz.
Biarritzen, euskararen hedapena garatzen duten hainbat tokien deskubritzeko parada izanen dute: Hala nola, Gau eskola, mediateka (eta bere euskara saila, 8000 erreferentziekin), Eki liburu denda..beren itzulia Herriko etxean amaitzeko, krakada goxo bat hartuz.
Jende lerroa Mediatekatik 14'30etan abiatuko da
Arroka elkarteko helduak lehenik ikasgeletatik pasatu dira haurrei ohidurazko kantua irakasteko gisan.
Bertsolarien Lagunak elkarteak bere aldetik 6 oreneko bertso tailer eskainiko dizkielarik ondoko asteetan.
Helduen Santa Agateko Otsailaren 6an izanen da. Kantuak eta musika hiri osoan entzunen da, ohitura herrikoia bermatuz, harreman soziala landuz eta elkartasunaren balorea atxikiz
























