35 lanpostu berri uda huntarako
2016ko Otsailaren 3a | UDA LEKU | ± 51 s
2016ko udako Aisialdi harrera eta egonaldi ezberdinak animatzeko, Uda Leku-k 35 Animatzaile bilatzen ditu.
Harreren aurkezpena:
- Aisialdiko harrerak: Baiona, Biarritz, Hendaia.
Astelehenetik ostiralera idekiak 8:00tik 18:30-ra uztailan eta agorrilan. Publikoa: 3-11 urtekoak 6 eta 12 pertsonen arteko lan taldeak
- Egonaldiak: aste bateko egonaldiak, igandetik ostiralera, uztailan. Guneak: nagusiki Lapurdi eta Xiberoan. Publikoa: 6-15 urte arteko haur eta gazteak. 3 pertsonez osatutako animazio taldeak.
Talde pedagogikoaren eginbehar nagusiak:
- Haur eta gazteeri euskarazko heziketa-oporrak biziaraztea
- Animazioen antolaketa egunaz eta gaubeilaz
- Egunerokoaren kudeaketa eta animazioa
Kalifikazioak:
> Euskaraduna (derrigorrez),
> BAFA tituluduna izatea hobe
> Haurrenganako esperientzia.
Hautagaitzak:
> Motibapen gutuna eta CVa.
> martxoaren 20a aintzin
Info+: eranskinean.
























