C1(EGA) eta B1 mailako euskara agirietarako azterketa deialdia
2016ko Otsailaren 16a | EEP | ± 01 min 15 s
C1 mailako Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta B1 mailako euskara agiria (B1EA) eskuratzeko azterketetara izen emateko deialdia: 2016ko martxoaren1etik 31ra webgune honetan iraganen dira.
Behin behineko izen-ematearekin 18€ko txekea isuri ondotik (Euskararen Erakunde Publikoaren izenean), behin betiko izen-ematea lortzen da.
Izen-emate baldintzak:
- C1 mailako EGA agiria eskuratzeko: 2000ko urtarrilaren 1.a aitzin sortua izatea eta Frantzian sortu, ikasi, bizi edo lan egitea.
- B1 mailako B1EA agiria eskuratzeko: 1999ko urtarrilaren 1.a aitzin sortua izatea eta Frantzian sortu, ikasi, bizi edo lan egitea.
Antolaketa arrazoiak direla medio, aurten B1 mailako euskara agiriaren azterketara, lehen 60 izen-emateak onartuko dira soilik.
Lehen azterketa-probak maiatzaren 14an iraganen dira Baionako Errobi bazterreko Fakultatean.
Idatzia gainditu duten kandidatuak ahozko probetara aurkezten ahalko dira ekainaren 11n.
Egutegi zehatza:
• Azterketarako kandidatuen zerrenda (web gunean): maiatzaren 3an.
• Proba idatzia: maiatzaren 14an.
• Azterketa idatziaren emaitzak (webgunean): ekainaren 9an.
• Ahozko azterketarako deialdia: ekainaren 10ean.
• Ahozko azterketa: ekainaren 11n.
























