IBILKI deialdia: Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren hedapena sostengatzeko dispositiboa
2016ko Martxoaren 8a | ± 43 s
Euskal kultur erakundeak (EKE) Senpereko, Hendaiako, Bidarteko, Donibane Lohizuneko eta Mauleko Herriko Etxeak, Garazi Baigorri eta Errobi herri elkargoak, bai eta Biarritz Culture, Larresoroko Ote Lore eta Hazparneko Eihartzea elkarteak bildu ditu, ipar Euskal Herri mailako euskarazko antzerkiaren hedapen sare baten sortzeko asmoz.
Oraingoz, programazio hamar egiturek parte hartzen dute EKEk bultzatu eta animatu IBILKI deitu dispositibo honetan. IBILKI Euskal Herri guziko konpainia profesionalei zuzendua da.
Sorkuntza bakar bat hautatua izanen da lurraldean hedatua izateko. Egitasmoa igortzeko epea: 2016ko apirilaren 3a.
Iturria & Info+: www.eke.eus
























