Hegalaldia #3: ezohikoa, eder delako
Ipar Euskal Herriko bazter orotan eta ezohiko lekuetan 4 kontzertu berezi eskaintzeko asmoarekin, Atabalek eta EHZk bat egiten dute, aurten. Hala, gaur arte musika munduarekin loturarik izan ez duten lekuetan kalitatezko kontzertuak eskainiz, urte osoan lurraldea biziarazten dutenengana hurbiltzen dira antolatzaileak.

2016ko Apirilaren 28a | ATABAL - EHZ - MOï-MOï | ± 01 min 46 s
Hirugarren kontzertu horrentzat, Moï Moï kolektiboarekin eta Musique d'Apéritif-ekin elkarlanean, John Talabot artista bikaina aurkezten dizuete. Hitzordua, Cité de l'Océan-an, 14:00etatik 20:00etara iraganen den arratsalde zoragarrian!
JOHN TALABOT
Espainiako musika elektronikoaren berpiztearen burua da. Azken urteetan, gero eta arrakasta gehiago bildu du, kritikoek aho batez txalotu zuten. Nu-house musikaren soinuetan barna ibiltzen da, disco musikaren eguzkipean egoten da, eta indie-pop musikatik hurbiltzen da ere.
LUMI
Folka eta musika elektronikoa nahastea arriskutsua izaten da ardura. Nahia Zubeldia eta Matthys-ek baina, fineziaz eta maisuki egiten dute bien arteko nahasketa. Odei taldearekin berriki egin lanagatik ezagutua den ekoizlea da Matthys. Nahia Zubeldia kantariaren euskarazko kantu akustikoak, soinu elektroniko eta sintetikoekin laguntzen ditu. Bertako kultura goratzeko eta biziberritzeko manera ederra
JOHN BERKHOUT
John Berkhout Oiartzungo bost gaztek osaturiko taldea da. Bere partaideak, haurtzarotik lagunak, elkarrekin hezi eta etapa nahiz estilo musikal ezberdinak ezagutzera eraman dituen abentura batean murgildu dira.
MAXI FISCHER
Maxi Fischer: Reise gaualdien eta Hinter Festibalaren sortzailea den Musique d'Apéritif kolektiboko kidea da. Maxiren xedea ez da musikaren ekoiztea, eta argiki adierazten du hori. DJ izateari eta egonaldien antolatzeari garrantzia gehiago ematen dio. House, techno, IDM eta disco musikak uztartzen dituen musika modernoaren zalea da eta Running Back, Hivern Discs edo Correspondant diskoetxeen eragina jaso du.
Info+: http://atabal-biarritz.fr























