Euskarazko musika sorkuntza taula gainean
Atabal kontzertu gelak berriz ere euskaraz kantatzen duten taldeak deskubriaraziko ditu aste bukaeran huntan. Gazteak dira eta haien maneran, kodeak galdezkatzen dituzte. Taula gainean izanen dira ostiralean (Atabalen) eta larunbatean (Ozeanoaren hirian).

2016ko Maiatzaren 17a | ± 46 s
BILAU: Euskarazko testu minimalistak eta musika folk eta errepikakorrak nahasten dituen proiektu bat da Bilau. Lau musikarien zirkulu antolaketak bere zentroruntz atrakzio bat sortuko du. Sekretuak salatzeko leku paregabea. Berrikitan atera duten lehengarren diska aurkezten.
LUMI: Folka eta musika elektronikoa nahastea arriskutsua izaten da ardura. Nahia Zubeldia eta Matthys-ek baina, fineziaz eta maisuki egiten dute bien arteko nahasketa. Odei taldearekin berriki egin lanagatik ezagutua den ekoizlea da Matthys. Nahia Zubeldia kantariaren euskarazko kantu akustikoak, soinu elektroniko eta sintetikoekin laguntzen ditu. Bertako kultura goratzeko eta biziberritzeko manera ederra.























