Hizkuntza eskubideen egoera
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2015" txostena egin du. Aurkezpen orokorra egin ondoren, Ipar Euskal Herriari dagokion egoeraren berri eman du.
2016ko Ekainaren 2a | ± 42 s
Garbiñe Petriati zuzendariak herritarrek bidalitako gertaeren bilduma aurkeztu du hedabideen aurrean. Nabarmendu du herritarrek egungo testuinguruan maiz zailtasunak aurkitzen badituzte ere, euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihurtzeko bideari ekin eta hizkuntza-eskubideak balioan jartzeko indar egiten dute.
Herritarrek Euskararen Telefonoaren bidez zein Akuilari telefonoetarako aplikazioaren bidez Behatokira helarazitako gertaerek, 2015eko hizkuntza-eskubideen egoeraren argazkia eskaintzen dute."€œIpar Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dute herritarrek, baina, oso baldintzaturik dute horretarako aukera euskarak ez duelako inongo errekonozimendurikâ€, esan du Petriatik.
Iturria eta Info+: http://www.behatokia.org
























