15. Antzerki Astea Urruñan
2016ko ekainaren 6tik 10era, euskarazko antzerkiaren 15. astea iraganen da Urruñan. Euskal Haziak-ek antolaturik, ikastetxe katoliko elebidunetako 340 aktore baino gehiago arituko dira Itsas Mendi gelan. Euskal kultur erakundea partaide da.
2016ko Ekainaren 8a | ± 18 s
Euskal Haziak - Irakaskuntza Katoliko Elebidunak besteak beste Urruñako, Baionako, Senpereko, Donibane Lohizuneko, Hazparneko, Ortzaizeko eta Zuraideko eskoletako haurrak gomitatu ditu euskarazko antzezlan bat eskaini dezaten aste horren barnean.
Source: http://www.eke.eus
























