Irailaren 24a, larunbatarekin: Indarra erakusketaren bisita gidatua
Potret liluragarrien bitartez, XVII. mendeko maisu handien ildotik, Pierre Gonnord-ek izakien sakontasuna bilatzen du, itxuren gainetik, eta gure egungo gizarteetan gizabanakoak duen tokia galdekatzen.
2016ko Irailaren 14a | ± 39 s
Euskal Herria ezagutzearekin, istorio berri bat kontatzeari ekin dio. Hamar argazkiren bidez aurkezten digu,"€œindarra" gaiaren inguruan.
Erakusketak hirurogei bat argazki biltzen ditu (potretak, paisaiak, animaliak); horiez gain, Chillida, Mendiburu Oteiza eta Zigorren obrak ere izanen dira ikusgai, haiek ere islatzen baitute, bakoitzak bere gisara, euskal Indarra.
Bisita gidatua euskaraz Céline Mirhail-Arrosagarayen eskutik eta Sustrai Colina bertsolariak komentaturik.
Prezio apaldua: 5€. Urririk 12 urte arte. 11:00etan ttanko, Le Bellevue kasinoan.
























