Azterketara aurkezteko izen emateak irekiak
C1 mailako Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta B1 mailako euskara agiria (B1EA) eskuratzeko azterketetara izen emateko deialdia irekia da 2017ko martxoaren 1etik 31ra.
2017ko Martxoaren 3a | ± 48 s
Behin behineko izen-emate honekin 21€ko txekea isuri ondotik (Euskararen Erakunde Publikoaren izenean), behin betiko izen-ematea lortzen da.
Izen emate baldintzak:
- C1 mailako EGA agiria eskuratzeko: 2001eko urtarrilaren 1.a aitzin sortua izatea eta Frantzian sortu, ikasi, bizi edo lan egitea.
- B1 mailako B1GA agiria eskuratzeko: 2000ko urtarrilaren 1.a aitzin sortua izatea eta Frantzian sortu, ikasi, bizi edo lan egitea.
Antolaketa arrazoiak direla medio, aurten B1 mailako euskara agiriaren azterketara, kandidatu kopuru mugatu batek baizik ezingo du izena eman.
Lehen azterketa-probak maiatzaren 13an iraganen dira Baionako Errobi bazterreko Fakultatean.
Info+: http://www.mintzaira.fr
























