Euskarabareta, sorkuntzan murgiltzeko gaualdia
Murgiltzea proposatzen duten Biarritzeko egiturek elkarrekin landu dute Euskabareta eder bat. Datorren apirilaren 1ean iraganen da Atabal gelan.

2017ko Martxoaren 3a | ± 30 s
Korrika kulturalaren kari, euskararen garapena eta erabileraren aldeko lan egiten duten Uda Leku, Ikastola, Aek eta Ohakoa haurtzaindegia elkartu dira, euskararen inguruan programazio berezi eta eder bat eskaintzeko.
Publikoak prezio apalean (5€ - 8€) zirkoa, dantza, musika edo bertsoa deskubritzen ahalko du taula gainean, pintxo eta edariak lagun.
Txartelak aitzinetik salgai antolatzaileen egituretan: Gau eskola, Ohakoa, Ikastola, Biarritz Culture, Atabal.
Info+: 05.59.41.57.55.























