Herriko etxeko km
Korrika, Euskal Herri osotik pasatzen den euskararen aldeko dinamika da. Bi urtero, milaka pertsonek lekukoa pasatzen diote elkarri, gau eta egunez, 2000 kilometroko ibilbidea zehar. Helduen alfabetatzeaz arduratzen den AEK elkarteak du ekimena antolatzen (iniziatiba pertsonaleko ikaspena, zein funtzio publikoko agenteen formazioa).

2017ko Martxoaren 28a | ± 38 s
20. Korrika Otxandiotik abiatuko da datorren martxoaren 30ean eta Iruñara iritsiko da 10 egun berantago. Bitartean, Biarritzetik pasako da apirilaren 2an igandearekin.
Aurten ere, Biarritzeko hiriak molde ofizialean parte hartzen du iniziatiba huntan. Gomita luzatua zaie euskaltzale guziei 741. kilometroan presente izatea arratsaldeko 18:45etatik goiti. Palazio hoteletik Santa Eugenia plazara luzatuko da Hiriaren kilometroa.
Lekukoa hautetsi desberdinen artean eramana izanen da, molde kolektibo eta jarraikian; gisa hortan, euskararen alde dugun engaiamendua berresteko aukera izango dugu.
Bizkarrekoa erosteko: 05.59.41.59.97.























