Euskal etnopoloaren estreinako kolokioa
EKEk eta Pariseko EHESS Eskolak partaidetzan sortu duten Euskal etnopoloaren estreinako kolokioa maiatzaren 19an iraganen da, ostiralez, 9:00etatik 17:00etara Baionako Euskal museoan. Kultura baliabide numerikoen erabilpenak aztertuko dira publiko zabalaren eta artisten ikuspundutik. Eguna denei irekia da.
2017ko Apirilaren 25a | ± 50 s
Euskal etnopoloa sortu berri da, ikerketa-ekintza gai berezi batekin: ondarearen eta sorkuntzaren arteko lotura, dantzaren, kantuaren, musikaren eta hizkuntzaren alorretan. Etnopolo honen lehen asmoa zera da: euskal kulturaren eta sorkuntzaren egunerokotasunean ondarea nola berriz baliatua izaten ahal den ikertzea. Ondare horren ezagutza funtsezko erronka da beraz. Ezagutza desmartxa horretan, numerikoa ezinbestekoa da, kultura edukiak publiko zabalaren, baina ere kultura munduko eragileen gana helarazteko.
Kolokioa hiru saioren inguruan antolatua izanen da. Goizeko bietan, baliabide numerikoen gaia eskaintzaren eta eskaeraren ikuspuntutik aipatua izanen da. Arratsaldekoan aldiz, sareko ondare numerikoaren eta sorkuntzaren arteko harremana jorratuko da.
Iturria & Info+: http://www.eke.eus
























