Booktrailer lehiaketa
Euskarazko irakurketa bultzatzeko xedearekin, Kanboko eta Uztaritzeko mediatekek, Itsasuko liburutegiak eta ERROBIko Euskara eta Kultur zerbitzuek Booktrailer lehiaketa bat antolatu dute.
2017ko Apirilaren 25a | ± 20 s
Elepika festibalaren karietara antolatua da proiektua, Aldudarrak Bideo egituraren partaidetzarekin.
Kanboko Xalbador eta San Mixel kolegioetako 5.eko ikasleek parte hartu dute proiektuan.
Orain booktrailerrak bozkatzeko momentua da, maiatzaren 12a arte duzue epea.
Info+: http://www.kanaldude.tv/Bozka-eman-gustuko-duzun-booktrailerrari_v4935.html
























