Euskara ikasi udan ere
Uda guziz Euskal Herritik eta kanpotik etorritako ikasleak Urepelen biltzen dira euskara ikasteko.
2017ko Agorrilaren 16a | ± 30 s
Hamabost egunez euskaraz bizitzeaz gain, beren arteko harremanak sendotzen dituzte. Horrez gain, Urepele eta inguruko eskualdea ezagutzeko parada ukan dute eta Kanaldude bisitatzera etorri dira 17 ikasle.
Aldudarrak Bideo-Kanalduderen ezagutza egin dute, kamera erabiltzen ikasi dute eta ariketa praktiko baten bidez zergatik euskara ikasten ari diren azaldu digute kameraren aintzinean, euskara ikasi nahi dutenei motibatzeko gisan.
Iturria: http://www.kanaldude.tv























