MINTZALASAIREN 6. EDIZIOAREN ABIATZEA
6 aste iraunen du eta Baiona-Angelu-Miarritze 3 hirietan hedatuko da Mintzalasai, bere 6. urtemugakari. 75 aktibitateen bitartez, euskaltzaleak bateratzea eta boteretzea da xedea, #ustebainogehiagogirelako
2017ko Irailaren 1a | ± 01 min 01 s
Badu 6 urte orain, xumeki, eremu urbanoan euskararen biziberritzearen alde lan egiten duela Mintzalasaik. Ausardia eta sormena ekartzen dituen elkarte munduari eta erraztaile errola duen administrazioari esker funtzionatzen du.
Aurten 6. aldiz eta 6 astez, Mintzalasai ekimenak 75 aktibitateen inguruan bateratzeko eta boteretzeko parada eskainiko digu. Aurten gainera BAB osoa izanen dugu jostaleku euskara plazerrekin ikasteko, babesteko, balioztatzeko eta berreskuratzeko.
Sekulan baino gehiago, haur ttipi eta handiek urte osoan euskaraz gozatzeko parada ematen duten jarduera eskaintzaren erakusleihoa izanen da. Gaur egun, gero eta gehiago dira zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzten egiturak. Gida osatu bat argitaratua izanen da laster.
Milesker Mintzalasai antolatzen laguntzen gaituzten eta urte osoan euskara biziarazten duten 45 elkarteei.
INFO+: http://www.mintzalasai.biarritz.eus
EGITARAUA: http://www.mintzalasai.biarritz.eus/liburu/pdf/eskuorria-mintzalasai.pdf
























