Hausnartu: Euskal soziolinguistika sariak
Hausnartu Sariak euskal soziolinguistika esparruko ikerketak saritzen dituen lehiaketa da. Urtero, euskara eta gizartea gai hartzen dituzten ikerketa, azterketa eta hausnarketa lanak saritzen dira

2018ko Uztailaren 25a | ± 50 s
Zein baldintza bete behar dituzte lanek?
• Lanek oinarri zientifikoa izango dute edo zientzian oinarritutako hausnarketak izango dira.
• Teorikoak, ikerketa aplikatukoak edo saiakera-arloko lanak izango dira.
• Egilea banakakoa edo taldea izan daiteke.
• Aurretik argitaratu gabeak izango dira (paperezko argitalpenean zein Interneten).
• 30.000 eta 60.000 karaktere arteko luzera izango dute (zuriuneak barne).
• 8-10 lerroko laburpena eta 4-6 hitz gako izango dituzte.
Zein sari eskaintzen dira?
Hiru sari banatuko dira:
• Lehen saria 1.500 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat
• Bigarren saria 1.000 euro
• Hirugarren saria 700 euro
Noiz aurkeztu behar dira lanak?
Lanak jasotzeko epe-muga 2018ko irailaren 10a izango da.
Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.eus/hausnartu























