Sarean dira "Euskararen munduak" kolokioaren hainbat bideo
Joan den ekainaren 29an Euskal Etnopoloaren labelaren baitan, EKE-k eta EHESS-ek euskararen indar-guneen inguruko gogoetaldi bat antolatu zuten IKER eta Euskaltzaindiaren partaidetzarekin, Baionako Fakultatean. Egunean zehar mintzatu ziren hainbat eragileren hitzartzeak sarean ikus daitezke.
2018ko Agorrilaren 7a | ± 01 min 34 s
Ikusten ahal diren bideoak:
• Hizkuntza guttituak munduan: egoerak eta perspektibak Hizkuntza-ekologiaren ikuspegitik Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko hizkuntza teknikaria, EHU-ren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren kidea, Garabide elkarteko kolaboratzailea. https://www.eke.eus/eu/eke/euskal-etnopoloa/mintegiak/euskararen-munduak-indar-guneak/hizkuntza-guttituak-munduan-egoerak-eta-perspektibak-hizkuntza-ekologiaren-ikuspegitik
• Euskararen bidaia, sustraietatik adarretara Garbiñe Iztueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskara sustatzeko eta hedatzeko zuzendaria. Jose Francisco Zinkunegi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara munduan-en koordinatzailea. https://www.eke.eus/eu/eke/euskal-etnopoloa/mintegiak/euskararen-munduak-indar-guneak/euskararen-bidaia-sustraietatik-adarretara
• Zein da oraiko ikasleen eskolatzeko moldatzen dugun euskara mota? Jon Casenave, unibertsitateetako irakaslea (Université Bordeaux-Montaigne, UPPA) Euskal ikasketen sailean, Euskal literatura eta euskararen didaktika aztertzen ditu, IKER-UMR 5478 laborategian. https://www.eke.eus/eu/eke/euskal-etnopoloa/mintegiak/euskararen-munduak-indar-guneak/zein-da-oraiko-ikasleen-eskolatzeko-moldatzen-dugun-euskara-mota
• Euskaltzaindiaren ibilbideak euskararen estandarizazioan Xarles Videgain (Euskaltzaindia). https://www.eke.eus/eu/eke/euskal-etnopoloa/mintegiak/euskararen-munduak-indar-guneak/euskaltzaindiaren-ibilbideak-euskararen-estandarizazioan
• Komunikabideak, herria batzeko, euskararen bidez Eneko Bidegain, irakaslea Mondragon Unibertsitatean, kazetaria, idazlea. https://www.eke.eus/eu/eke/euskal-etnopoloa/mintegiak/euskararen-munduak-indar-guneak/komunikabideak-herria-batzeko-euskararen-bidez
• Euskalgintza eta feminismoa: bidaikidetza oparo posible bat Lorea Agirre Dorronsoro, kazetaria, kultur antropologian masterduna, EHU-ko feminismoa eta genero berdintasuneko doktoregaia, Jakin aldizkariko zuzendaria. https://www.eke.eus/eu/eke/euskal-etnopoloa/mintegiak/euskararen-munduak-indar-guneak/euskalgintza-eta-feminismoa-bidaikidetza-oparo-posible-bat
Iturria: https://www.eke.eus/























