BABko Euskaraldia: antolatzaileen deialdia
BAMeko Euskaraldia prestaketa taldearen deialdia hedatzen dugu hemen.
2018ko Irailaren 10a | ± 59 s
"Heldu den Azaroaren 23tik Abendoaren 3ra Euskaraldia iraganen da! 11 egun euskaraz bizitzeko. Horren kari, Baiona/Angelu/Miarritzeko herritar talde bat bildu gira 11 egun horietan gertakari batzuen proposatzeko.
Deia enpresa, kirol edo kultur eragileei ere zabaltzen dugu: euskarazko aktibitate idei bat bazinuke edo jadanik euskaraz proposatzen den tailer, bisita, kontzertu bat? Ez duda eta gurekin Euskaraldian parte hartu! Aktibitatea urririk proposatzea konbeni litaike, Euskaraldiako edozein egunez Azaroaren 24a salbu, jadanik aktibitate bat pentsatua baitugu egun hortan.
Milesker erantzun baten emaitea Irailaren 13a baino lehen, gure programazio flyer-an eta komunikazio plangintzan aktibitateak sar ditzagun.
Edozein galdera baldin bada ez duda pausatzera mail honetara edo ondoko zenbakira 0785547944 (Amaia)
Ederra izanen da! Milesker eta laster arte!"
























