Mintzalasai#7 azken asteburua
Mintzalasai-en bukaera heldu da... Baina azken asteburua gelditzen da, animatu!
2018ko Irailaren 27a | ± 01 min 05 s
Irailak 29 larunbata
10:30 Shantala masaiaren oinarriak"€“ Ohakoa haurtzaindegia (Biarritz)
Niniaren garapen fisiko, intelektual eta emozionala bultzatzen duen teknika lantzeko tailerra. (0-6 hilabete)
11:00 Martha Cooperren erakusketaren bisita"€“ DIDAM (Baiona)
Street Art mugimenduaren antropologo estatu batuarrak bere argazki sorta eskaintzen digu. Maiana Agorrodi artistak eta Odei Barroso bertsolariak erakusketa komentatuko digute.
14:30 Altxor partekatuak"€“ Hiri barneko mediateka (Baiona)
Mediatekako erresalbu geletan atxikiak diren aberastasunen ezagutzeko hitzordu berria. Aldi hontan, Aurélie Arcocha-Scarcia, irakasle-ikerleak eta euskaltzainak euskaraz argitaratu 3 liburu zahar (1571tik goiti) aurkeztuko ditu.
17:30 Dantza Hirian"€“ Poloko plaza (Baiona)
Aurten, festibala Baionako hiri inguruetako auzotegira bertaratzen da dantza garaikidearen bizitasunaren erakustera.
Irailak 30 igandea
Euskara familian eta lagunekin: Marion aintzirako gune zoragarrian, euskararen aldeko besta herrikoi eder bat. Euskaraz mintzatzeko, elkartzeko, trukatzeko, plazer hartzeko eta aldarrikatzeko eguna. Ez ahantz izena ematea: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda
























