Euskal Hitzorduak #3
Azaroaren 2tik 11ra, Euskal Hitzorduak dantzaren inguruan, Malandain Ballet Biarritz eta Biarritz Culturen eskutik.
2018ko Urriaren 9a | ± 41 s
Eskainiko diren ikusgarriek euskal sorkuntzaren aniztasuna islatuko dute. Forma tradizionalak eta garaikideak nahasiko dira antzokien barnean edo karriketan gaindi.
Azaroaren 5ean, 20:30ean Kukai Dantza taldeak eta Jon Mayak Erritu ikuskizuna eskainiko dute Kasinoko antzokian. 7an eta 8an, tenore eta toki berean, Bilaka eta Mathieu Vivieren Saio Zero eta Aukera dantza konpainiaren Aukeran 20 urte ikusgarriez gozatu ahal izanen duzue. Azkenik, azaroaren 11an, Maritzuli konpainiak Ezpata dantza eskainiko du Miarritzeko karriketan.
Ikusgarriez gain, hitzaldiak, erakusketak, artistekin topaketak?
Egitarau osoa ikus: http://malandainballet.com/
























