Euskal Hitzorduak #3
2018ko azaroaren 2tik 11ra, Malandain Ballet Biarritz-ek "Euskal Hitzorduak" izeneko euskal dantzaren inguruko gertakariaren hirugarren edizioa antolatuko du Biarritzen. Lehen bi edizioetan bezala, aniztasun handiko euskal dantzak deskubritzeko parada izanen da, tailer eta ikusgarri ezberdinen bidez. Euskal kultur erakundea partaide da.
2018ko Azaroaren 3a | ± 39 s
Artista eta generoen arteko bateratzeak eskainiak zaizkigu hirugarren Euskal Hitzordu hauen karietara. Ohidurazko formak eta garaikideagoak dira gela batean edo karriketan gaindi aurkeztuak, euskal sorkuntzaren aniztasunak murgiltzeko paradaz gozatzeko. Euskal Hirigune Elkargoak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu eta Euskal Kultur Erakundearekin antolaturiko ekitaldi honen nahia da Iparraldeko zein Hegoaldeko dantza konpainien arteko topaketak bultzatzea.
Ikus bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=sobCJ3e-uL0
Ikus egitaraua: https://www.eke.eus/eu/albisteak/euskal-hitzorduak-3-biarritzen?set_language=eu
























