Ikastetxetik plazara (2)
Azaroaren 14ean, Bidarrain, Mintzalasai garaian hasitako gogoeta bati segida emana izanen zaio. Gogoeta parte hartzale irekia da, zatozte!
2018ko Azaroaren 12a | ± 01 min 18 s
Ipar Euskal Herrian, azken 13 urteetan, sail elebidunetako kopuruak %82z hazi dira. Gaur egun, ama eskolatik lizeora, 13.500 ikasle baino gehiagok euskaraz ikasten dute sail desberdinetan. Gure lurraldean, hein handi batean adin piramidearen zolatik eta eskolaren bitartez jokatzen da euskararen berreskuratzea.
Rol handi bat jokatzen badu ere, ezin zaio eskolari dena delegatu. Euskarak plazan, familian, aisialdian eta eguneroko bizian ere bizi behar du, haurraren jabetzea eta motibazioa azkartzeko. Hartarako, gurasoen inplikazioa eta aisialdi eskaintzaren egituraketa egokia beharrezkoak dira.
Testuinguru horretan, nola sustatu euskararen eskolaz kanpoko erabilera? Zer egin dezakete hobeki gurasoek? Nola ezagutarazi euskarazko aktibitate eskaintza?
Egitaraua:
9:00 Harrera kafea. Ongi etorria.
9:15 SARRERA HITZALDIA | Aitzineko lan saioaren bilduma.
9:30 LEHEN DINAMIKA | Aisialdi eskaintza: erronkak eta problematikak.
10:30 PAUSA
11:00 MINTZALDIA | Eragileen sarea osatzen: haur eta nerabeen hizkuntza-sozializazioan eragiteko oinarriak eta adibideak
IÀ‘AKI EIZMENDI ARSUAGA | GIZARTE HEZITZAILEA. EBETE HIZKUNTZA-ZERBITZUEN SORTZAILEA ETA KIDEA
11:30 BIGARREN DINAMIKA | Estrategia definitzen: zer behar du gure lurraldeak, euskararen eskolaz kanpoko erabilera azkartzeko?
12:30 BATERATZEA | Talde lanen emaitza. Konklusioa.
12:45 Luntxa.

.125609.jpg)






















