Herri Urrats 2019: elekatu!
Aurtengo Herri Urrats maiatzaren 12an iraganen da, usaian bezala Senpereko aintziraren inguruan.
2019ko Urtarrilaren 28a | ± 52 s
LK da aurtengo logoa eta leloa: hainbat erranahi dituzten bi letra. Alde batetik, LK "eleka" irakurtzen da, eta "elekatu" hitzak "mintzatu" erran nahi du. Lotura egiten dute Euskaraldiarekin zabaldu den erabilera aroarekin. Euskara ikasi eta euskaraz ikasteaz gain, euskara erabili behar dela aldarrikatzen dute.
Gainera, L, 50 da xifra erromatarrez (Seaskak 50 urte betetzen ditu aurten), eta K hizkiak plurala adierazten du, ikastola geroz eta gehiago direnaren adierazlea da.
Azkenik L eta K Lizeo eta Kolegio hitzen lehen hizkiak dira. Aurtengo Herri Urratseko etekinak Bernat Etxepare Lizeoko eta Estitxu Robles Kolegioko obretara joanen dira.
Kantua En Tol Sarmiento taldeak egingo du, eta egitaraua eraikitzen ari dira.
























