Jendea xerkatzen dute Akelarre filmerako
Ez da berantegi: azken santza bat duzu Pablo Agueroren film luzean parte hartzeko.
2019ko Urtarrilaren 31a | ± 53 s
1609ko Euskal Herrian kokatua izanen da, Inkisizioaren garaian.
Aktore eta figurante hauek bilatzen dituzte:
- 30-40 urte inguruko emakume bat. Pertsonaiak ez du hitz egiten, baina bisaia azkar eta berezi bat izan behar du.
- 20-30 urte inguruko gizon bat, euskaraz dakiena eta bisaia berezia duena.
- 40-50 urte inguruko gizon bat, euskaraz dakiena, bisaia azkar bat duena.
- 65-80 urte bitarteko emakume bat, euskaraz dakiena.
- 60 urteko gizon bat, euskaraz dakiena.
Interesa baldin baduzu, igor nathaliecasting@gmail.com helbidera:
- zure bi argazki: potreta bat, eta bestea osorik (mezuan atxikita)
- izen-deiturak
- posta kodea eta bizitokia
- telefonoa
- sortze data
- nazionalitatea
























