Bi Harriz Lau Xori 2019
Zinema, musika, dantza, antzerkia.
2019ko Martxoaren 10a | ± 01 min 05 s
Aurtengo edizioa martxoaren 21etik 24ra iraganen da. Ostegunetik igandera, egunero hitzordu bat izanen dugu momentuko eskaintza kulturalaz gozatzeko.
GURE OROITZAPENAK | Martxoaren 21a, osteguna, 20:00, Le Royal zinema
Joseba Sarrionaindiaren obrak inspiraturiko filma, 12 zuzendariren film laburrez osatua.
Zuzendariak: Oskar Alegria, À–zcan Alper, Asier Altuna Iza, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz Mitxelena, Maider Oleaga, Carlos Machado Quintela, Maialen Sarasua
JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK | Martxoaren 22a, ostirala, 20:00, Atabal
JOSEBA IRAZOKI, THE LOOKERS, JURGI EKIZA, GARTXOT UNSAIN eta SANTA BARBARA bakarlari edo taldeen kontzertua.
BIRAKA | Martxoaren 23a, larunbata, 20:30, Koliseoa
Nerea Martinez dantzariaren ikusgarria, dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko elkarrizketa bat.
ZAZPI SENIDEKO | Martxoaren 24a, igandea, 18:00, Biarritzeko gaztetxea
Axut! konpainiaren obra. Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.
Info+: Biarritz Culture | Tel. 05 59 22 20 21 | biarritz-culture@wanadoo.fr
























