Mintzalasai edizio berria bidean da?
8. edizioa prestatzen hasteko, bilkura publiko bat antolatua da otsailaren 13an, 18:30ean, Baionako Zizpa Gaztetxean.
.054745.jpg)
2019ko Otsailaren 5a | ± 43 s
Edizio berria berrikuntza batekin heldu da: bi partetan iraganen da.
Ekainak 1-15 artean: MINTZAPRATIKA SAIOAK
Euskara praktikatzeko eta partekatzeko jarduerak, tailerrak edo saioak. Hartzaileak bereziki euskara ikasten ari direnak izanen dira, baina euskal hiztunak ere ongi etorriak dira.
Irailak 23-29 artean: MINTZALASAI FESTIBALA
Hitzordu herrikoiak euskara deskubritu eta praktikatzeko.
Orain denon gain da egitarau aberats, polit eta berritzaile baten marraztea!
Ideia ero bat duzu buruan? Hitz ordu berri bati pentsatu duzu? Aktibitate bat aterpe dezakeen toki bat proposatu nahi duzu? Aipa dezagun otsailaren 13ko bilkuran!























