Seaskak 50 urte, mende erdia
1969an ireki zuten lehen ikastola Arrangoitzen, bost haurrekin.
2019ko Otsailaren 14a | ± 37 s
Hasieran ideia ero bat zirudiena, urratsez urrats proiektu arrakastatsu bilakatu da. Emeki, aurreiritziak hausten jakin dute ikastolek eta hezkuntza ereduaren sinesgarritasuna lortzen.
Hainbat oztopo izan dituzte bidean, baina hala ere mende erdia betetzera iritsi da Seaska, eta garapena argia da. Gaur egun, 3865 ikasle daude Seaskan, 36 ikastoletan, kolegioan eta lizeoan.
Aurten, askotariko hitzorduak proposatuko dituzte urteurrena ospatzeko, tartean, larunbatean (otsailaren 16an) Biarritzeko Irati erakustazokan eginen diren kontzertuak: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2018-seaskak-50-urte
























