Euskaraz bizi Hiriburun: lehen ekimenak
Elkartea sortu berria da eta haur eta helduentzako proposamenekin heldu da.
2019ko Otsailaren 20a | ± 01 min 00 s
Zirku ikastaldia
Otsailaren 25etik 28ra iraganen da Hiriburuko Kultura Gunean. Bi ordutegi proposatzen dituzte: lehena, 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat, goizeko 10etatik 11etara; bigarrena, 8 eta 14 urte bitartekoentzat, 11:00etatik 12:30era.
Izen ematea: elgoyhen.mathieu@orange.fr
Prezioa:
4-7 urtekoentzat: 30€ elkarteko kideek eta 35€ besteek
8-14 urtekoentzat: 45€ elkarteko kideek eta 50€ besteek
Antzerki emanaldia
Axut! Konpainiaren Zazpi Senideko antzerkia, martxoaren 3an, 17:30ean, La Perle gelan.
“Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?
Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.â€
Txarteldegia: communication@saintpierredirube.fr
Prezioa: 8/10€
























