B1EA eta EGA azterketak
Zure euskara maila egiaztatu nahi duzu? Izen emateak irekiak dira.

2019ko Martxoaren 1a | ± 01 min 03 s
B1EA
B1 mailako azterketa da. Ahozko adierazpena eta entzunaren ulermena neurtzen ditu, irakurriaren eta idatziaren ulermena, baita bi pertsonaren arteko ahozko elkarreragina ere.
Azterketa gainditzeko, idatzia eta ahozkoa gainditu behar dira.
Non? Noiz? Nola?
Izen emateak martxoan zehar egin daitezke www.mintzaira.fr webgunean.
Azterketaren lehen zatia maiatzaren 25ean igaroko da eta bigarrena ekainaren 15ean.
EGA
C1 mailako azterketa da, horrek erran nahi du azterketa gainditzen duena hizkuntzaren erabiltzaile gaitua dela. Gai da testu luzeak irakurtzeko, badaki jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazten eta hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake ahozkoan zein idatzian.
Azterketa gainditzeko, idatzia eta ahozkoa gainditu behar dira.
Non? Noiz? Nola?
Izen emateak martxoan zehar egin daitezke www.mintzaira.fr webgunean.
Azterketaren lehen zatia maiatzaren 25ean igaroko da eta bigarrena ekainaren 29an.























