EuskarAbentura: izena emateko azken egunak
5 egun eskas dira izen-emateak hesteko? Beraz mugi zaitezte!

2019ko Martxoaren 5a | ± 47 s
EuskarAbentura gazteentzako proiektu bat da: 2019ko uztailean 120 gaztek Euskal Herria zeharkatuko dute, Maulen hasi eta Getxora arte (483 kilometro), Done Jakue bide ezberdinak jarraituz eta UNESKOk izendatutako Gizateriaren Ondareak bisitatuz.
Parte hartzeko, 16 eta 17 urte bitartean ukan behar dituzu, lan bat bidali hiru gai hauetariko bat hautatuz:
• Maite ditut maite: aztarna ekologikoa Euskal Herrian
• Joan-etorriak: migrazioa
• Errimak eta erritmoak: musika, dantza, kantak?
Lanak askotariko formatuak izan ditzake: Historikoa izan daiteke, edota Literarioa, Ikus-Entzunezkoa, Musikala, Plastikoa edota Sormen Digitala.
https://euskarabentura.eus/ webgunean formularioa beteta, izena emana izanen duzu eta uztailean espedizioan parte hartzeko prest izanen zara!























