Mintzodromo bat Biarritzen
AEK-Biarritzeko gau eskolaren eskutik, Korrika Kulturalaren kari.

2019ko Martxoaren 7a | ± 46 s
Gogoan atxikitzeko data eta tokia: Martxoaren 27a, asteazkena, 19:00etan, Biarritzeko gau eskola (Jules Ferry karrika, 9).
Zer da mintzodromo bat?
Elkarren artean mintzatzeko hainbat gai hautatuko dira: Euskal kultura / Klika: Ahalduntzea, erabilera / Euskara zertarako? Eta askoz gehiago.
Nola parte har dezaket?
- Laguntzaile izanez: Zatoz gai bati buruzko elkarrizketak animatzera eta zure ezagutzak partekatzera. Horretarako, jar zaitez kontaktuan Euskara Zerbitzuarekin: euskara@biarritz.fr edo 05 59 41 57 55.
- Egunean bertan hurbilduz: izan euskaldun edo euskara ikasle. Euskara ahoan eta irria ezpainetan duen oro ongi etorria da. Hasierako maila dutenentzat jokoak izanen dira, jolastuz ikasten segitzeko.























