Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka sarean
1990 eta 2003 artean izan ziren ale guztiak eskuragarri dira.

2019ko Martxoaren 11a | ± 40 s
Euskaldunon Egunkaria euskarazko egunkari bakarra izan zen 1990 eta 2003 urteen artean.
BERRIAk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunearekin eta Gureak enpresarekin elkarlanean Egunkariaren hemeroteka digitala osatu du.
Guztira 200.000 orrialde, 3.789 zenbaki dira digitalizatutakoak. 1990eko abenduaren 6tik 2003ko otsailaren 20rako zenbaki guztiak. Bilatze sistema erraz bat jarri nahi izan dute, eta egunaren arabera edo hitzak bilatuz egin daitezke bilaketak, hitz batekin edo gehiagorekin.
Artxibo aberatsa da, Euskal Herriaren historiaren zatitxo bat atzemanen baituzue bertan: https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/























