Zure haurrak euskaraz eskolatzeko 5 arrazoi
Euskara ttipidanik ikasteak abantaila anitz ditu.

2019ko Martxoaren 21a | ± 01 min 17 s
1. TOKIKO KULTURAN MURGILTZEAEuskara ikasteak euskaraz komunikatzea ahalbidetzen du: belaunaldien arteko zubiak eraikitzea, bizitza soziala aberastea? Gainera, euskara tresna ezin hobe bat da kulturari dagokionez: euskal kulturaren aniztasuna, berezitasuna eta aberastasuna ulertzeko gakoa da. Bere bidez, haurra herritar bizi eta aktibo bilakatzen da. 2. IREKIERA BAT MUNDURA
Hizkuntza bakoitza mundua ulertzeko manera bat da eta balore eta emozio batzuk garraiatzen ditu. Hizkuntza bat baino gehiago mintzatzeak haurrari pentsatzeko molde ezberdinak erakusten dizkio eta bestearenganako interesa eta irekiera emendatzen dizkio. 3. PIZGARRI INTELEKTUALA
Hezkuntza elebidunak burumuinaren garapenean eragiten du, epe luzean onura kognitiboak ekarriz. Horrek ondorio positiboak ditu haurrarentzat: egokitzeko gaitasuna, kontzeptualizazioa, logika? Gainera, euskararen joskera bereziak gimnastika hori handitzen du. 4. BESTE HIZKUNTZAK IKASTERAKOAN
Burumuinaren eremu prefrontala indartzen duenez, euskara ikasteak beste hizkuntzen ikastea erraztuko du. Izan ere, elebitasun goiztiarra eleaniztasunerako ate bat da. 5. PERSPEKTIBA PROFESIONALAK
Euskara menperatzeak geroz eta bide gehiago irekitzen ditu lan bat atzemateko momentuan: irakaskuntzan, kazetaritzan, merkataritzan, turismoan, zerbitzuetan, funtzio publikoan, aisialdian?























