Ezagutzen duzue Mastodon.eus?
Mastodon.eus mundura euskaraz salto egiteko sare soziala.

2019ko Apirilaren 29a | ± 54 s
Mastodon indarra hartzen ari den sare soziala da eta 2 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu. Mastodonek abantaila nabarmenak ditu sare sozial ezagunenekin alderatuta; are gehiago hizkuntza komunitate txikientzat. Mastodon software librea da, eta sare deszentralizatu gisa eraiki da. Horri esker datuen kudeaketa, pribatutasuna, erabilera arauak eta hizkuntza komunitateak berak zehazten ditu. Gainera, ez dago publizitaterik, datuak ustiatzen ez direlako.
Erabiltzaile bakoitzak aukeratzen du zein instantziatan eman nahi duen izena. Mastodon.eus instantzia horietako bat da eta bi berezitasun ditu: euskarazko instantzia da eta Interneteko euskal komunitateak sortu du komunitatearentzat.
Mastodon-ek nola funtzionatzen duen hobe jakin nahi baduzu: https://kaixo.mastodon.eus/ohiko-galderak.html
Izena emateko: https://mastodon.eus/about























