Badok, euskal musikaren ataria
BERRIAk sortu zuen Badok duela 10 urte, eta etengabe hobetuz joan da.

2019ko Maiatzaren 17a | ± 41 s
Zer atzematen dugu badok.eus webgunean?
- Musika aldizkaria
Erreportajeak, elkarrizketak eta albisteak formato ezberdinetan (testua, bideoa,?).
- Bloga
Musika munduko lau pertsona ezagunek osatutako blog kolektibo bat. Esperientziak, kritikak, gomendioak, gogoetak, burutazioak? azaltzeko espazio bat.
- Musika entzungai
Euskal musika entzuteko plataforma. BADOK-ek landutako garapen teknologiko berezi bati esker, plataforma digital ezberdinetan (Spotify, Youtube, Deezer, Bandcamp, Soundcloud,?) dagoen euskal musika atarira ekarri eta erabiltzaileen esku jarriko da, streaming teknologia erabiliz.
- Musikariak eskura
Musikari edo talde bakoitzak bere espazioa du. Bertan jartzen dituzte: diskografiak, biografiak, bideoak, hitzak, talde erlazionatuak.























