Entzun euskarazko podcastak
Arrakasta handia izaten ari den produktua da podcasta: mugikorretik edo ordenagailutik entzuteko audioak.

2019ko Maiatzaren 23a | ± 01 min 42 s
Podcastaren alde ona edozein tokitan entzun daitekela da: garraio publikoetan, karrikan, etxean? Gainera, edozein gairi buruzkoak atzematen dira: elkarrizketak, hausnarketak eta baita fikzioak ere.
Euskaraz entzungai:
Kirmen Uribe Berriarentzat
Kirmen Uribe idazlea berriki hasi da New Yorketik podcastak grabatzen Berriarentzat. Horrela aurkeztu zuen:"€œEguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin beharâ€.
Astelehenero argiratzen dira atalak.
Hemen duzue lotura: https://www.berria.eus/podcast/new-yorkeko-munduak.html
Barruan gaude: elkarrizketak
Elkarrizketa podcasta da. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
Hemen duzue lotura: https://www.buzzsprout.com/275241
AEKren fikzioa: igogailua
AEK-k eta Hiru Damatxok fikziozko podcast bat ekoiztu dute. Lau minutuko bost atal izanen ditu eta nahiz eta euskara ikasleentzat pentsatua izan, euskaldun ororentzat da egokia.
Fikzioaren abiapuntua:"€œBat-batean, igogailuak zarata handia atera du. Ainhoak ez daki zer gertatzen ari den... Igogailu batean harrapatuta geldituko da, eta igogailu barneko interfonoaren bidez arreta ematen duen pertsonarekin hitz egiten hasiko da.“
Hemen duzue lotura: https://www.aek.eus/eu/podcast/igogailua























