mintzalasai

Euskaraz bizi

UEUren Udako Ikastaroak aurten ere, Baionan

47. aldiz antolatuko ditu UEUk Udako Ikastaroak Baionan, Eibarren eta Iruñean. Izen emateak irekirik daude.

Urtero, ikastaro eskaintza anitza egiten du UEUk.
irudia ikusi | Urtero, ikastaro eskaintza anitza egiten du UEUk.

2019ko Ekainaren 19a | ± 02 min 50 s

Baionako ikastaroak Bernat Etxepare lizeoan iraganen dira uztailaren 1etik 3ra.

Sormena lantzen: idatz dezagun ipuin laburra.

  • Baiona, uztailak 1-2
  • Sormena garatzeko estrategia batzuk aurkeztu nahi ditugu eta horretarako oinarrian dauden metodologien eta teorien berri eman nahi dugu. Autonomian eta adimen anitzetan oinarrituz, saio praktiko bat eskaini nahi dugu.

Informatika desentxufatua: posible da informatika ikastea gailu digitalik gabe?

  • Baiona, uztailak 2-3
  • Azken urte hauetan, ikastetxeak ordenagailuz bete dira eta ondorioz sistema informatikoekin gero eta trebeagoak diren ikasleak dauzkagu, baina informatika tresna edo baliabide gisa soilik ikusten da. Ikastaro honetan konputagailuak eta tresna digitalak baztertu egingo ditugu eta horrelako tresnarik gabe konputagailuen funtzionamenduaren oinarriak ikasiko ditugu.

Askapen bide(ar)en haritik ''Garelako, zer izan nahi dugu?''

  • Baiona, uztailak 1-2
  • Euskal nazioaren zerumuga naziotik Estaturako jauzian irudikatu izan dugu, zertan da nazio-estatuaren formulazioa? Eta nolakoa nahi dugu gaurdanik, praktikatik eta hausnarketatik, abertzaletasunaren, naziotasunaren... bestelako ulerkuntza eta eraikuntza bat?

W. von Humboldt gurean: hizkuntza, kultura, herria.

  • Baiona, uztailak 2-3
  • Ze harreman dute hizkuntzak, kulturak eta herritasunak? Zein zentzutan lotu izan dira hiru elementu horiek euskaldunez aritzean? Wilhelm von Humboldt humanista prusiarrak galdera horien bitartez pentsatu zuen Euskal Herriaz. Era berean, Humboldtek ere eragina izan du auziari heldu dioten hainbat pentsalarirengan. Ikastaro honek bi alde horiek arakatu nahi ditu.

Antzerki fisikoa. Neutraltasuna landuz, bereizten gaituenaren bila.

  • Baiona, uztailak 1-2
  • Ikastaro honetan, gorputza, espazioa, mugimendua eta akzioa abiapuntutzat hartuz jorratuko dugu antzerkia. Maskara neutroaren lana zimendutzat harturik, narrazio fisikoaren baliabide ugari ezagutuko ditugu, inprobisazio teknikaren oinarrizko kontzeptuak eta mugimenduaren analisia lantzen ditugun bitartean.

Euskaraz beti eta hobeki, hizkuntza landuz.

  • Baiona, uztailak 2
  • Azken urteetan frantsesaren kalkoak franko emendatu dira Iparraldeko euskaldunen testu idatzietan eta ahozko mintzoan. Ikastaro honetan, delako tresna aurkeztearekin batean, huts edo petto ohargarrienak erakutsiak izanen dira eta zuzentzeko bideak eskainiko.
  • Antolatzailea: IKAS zentroa

Euskara gaitasuna lantzen: Euskara Batuaren Eskuliburuaren (EBE) aurkezpena eta erabilera eta euskarazko terminologia-lanaren normalizazioa.

  • Baiona, uztailak 3
  • Ikastaro honek bi atal nagusi izango ditu: goizean Euskara Batuaren Eskuliburuaren (EBE) erabilera landuko da, Euskaltzaindiaren eskutik, eta arratsaldean euskarazko terminologia-lanaren normalizazioa, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Plangintza arduradunen eskutik.
  • Antolatzailea: EEP


Izena emateko: http://www.ueu.eus/


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.