mintzalasai

Euskaraz bizi #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir

Euskararen aurpegiak: Fermin Muguruza

Egunero hamarnaka herritar edo egiturek biziarazten dute euskara. Bertrand 6 hilabeteko ikastaro trinkoa egiten ari da euskara ikasteko, eta Fermin Muguruza elkarrizketatu du.

2019ko Ekainaren 20a | ± 03 min 35 s

Aspalditik nahi nuke jakin Euskaldun berri-berria zirenez? Egia baldin bada nola egin duzu?

Hogei urterekin sartu nintzen AEK-n Irunen udako ikastaro intentsibo bat egiteko (1984an). 1985ean, berriz, hilabete bateko ikastaro intentsibo bat egin nuen, baina ez nuen asko ikasi, beraz 1987an barnetegira joan nintzen, Gaztelura nire anaiarekin. Geroztik ere, ikasten segitu nuen ikastaro intentsiboekin eta kurtso arruntekin (egunero bi orduz).

Garai hartan, 1988an, idatzi nituen Kolpez Kolpe diskoko lehen kantak euskaraz (Kortaturen hirugarren diskoa). Irunen jende gutxik zekien euskaraz, gure lagun taldean ere hala zen, baina denak hasi ginen euskara ikasten. Oso militante bilakatu ginen eta jende guztiarekin hitz egiten genuen euskaraz.

Lagun talde osoa euskaldundu zen, eta aldi berean Mosku, gure auzoa, euskaldundu zen. Militantzia handia zegoen eta bazegoen euskararekiko grina. Negu Gorriak taldearekin hasi ginen, dena euskaraz egin genuen, eta Mosku osoan gazte gehienek hitz egiten zuten euskaraz, euskaldun berriak zirelako.

Zein da formula magikoa euskara ikasteko?

Ez dago formula magikorik. Lan egitea eta nahi izatea. Lortu arte.

Hizkuntza maitatu behar da eta denekin erabili. Garai hartan korronte handi bat zegoen euskalduntzeko eta euskararen alde.

AEKren pedagogian oso garrantzitsua zen erakustea jendea euskara ikasten ari zela' : Mintzapraktika egiten genuen tabernetan, euskara taldeak antolatzen ziren? Oso garai polita izan zen, baina zaila ere.

Zer liburu edo disko gomendatzen ahal diozu euskara ikasten ari den norbaiti?

Nik euskara ikasten nuenean Ez dok hamairu entzuten nuen (Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi?) eta gero gauza gogorragoak: Zarama eta Hertzainak taldeen lehen diskoak atera ziren. Bageneuzkan lanabes batzuk musikaren inguruan ondo heltzeko.

Nik aholkatuko nuke sustraietatik hastea: Laboaren lehen diskoak. Adibidez, ingelesa ikasteko The Beatles entzutea bezala da euskara ikasteko Laboa entzutea.

Liburuei dagokienez, Atxagarenak irakurtzen genituen euskara ikasten ari ginelarik. Momentu hartan argitaratu zen Obabakoak liburua, eta guk azpimarratzen genuen, ulertzen ez genituen hitzak hiztegian bilatzen?

Eta gero, Sarrionandia, konplexuagoa da baina adibidez "' Ni ez naiz hemengoa' " oso interesgarria da.

Lehenik rock erradikala, gero Negu Gorriak (ska, rock, hip hop), gero reggae disko bat atera zenuen, gero dokumentala eta orain komikia eta filma? Zein da zure motorea?

Alde batetik, bizitza maite dut eta bizipoza lantzen saiatzen naiz, baina munduko injustiziek ez didate uzten, beraz hori da nire bigarren motorea' : injustizien kontra errebelatzea.

Bestalde, musika maite dut, esperimentatzea, jendearekin harremantzea, bidaiatzea, gauza berriak deskrubitzea?

Esnatzen naizen bakoitzean ospatzen dut bizirik nagoela.

Zer nahi duzu egin sekulan egin ez duzuna?

Hemendik zenbait urtetara, espazio bat ikusten dudanean nire bizitzan, arabiera ikasi nahiko nuke Beiruten. Han instalatu bolada batez, arabiera ikasi eta handik proiektu berriak sortzen badira, bikain.

Mediateka, 2019-06-05, Bertrand Aupetit-Durand

Urrunago joateko: http://www.muguruzafm.eus/


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.