mintzalasai

Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque

"Euskaraz Irakatsi" beka

Irakasleak eta irakaslegaiak euskara ikasten laguntzeko beka dispositibo bat sortu du Euskararen erakunde publikoak (EEP).

2019ko Uztailaren 22a | ± 01 min 05 s

Helburuak dira:

  • 1. mailako irakaskuntza publikoan euskaraz irakasten duten irakasleen kopurua emendatzea,
  • 2. mailako irakaskuntza publikoan hizkuntzak ez diren ikasgaiak (HEDI) eukaraz irakasteko gai diren irakasleen kopurua emendatzea,
  • 1. mailako euskarazko konkurtso publikoan aurkezten diren kandidatuen kopurua emendatzea.

Beka hori ondoko pertsona hauei zuzendua zaie:

  • Lehen eta bigarren mailako sail elebidunetan euskaraz irakatsi nahi duten irakaskuntza publikoko irakasle titularrei,
  • Euskarazko kanpoko CRPE (euskarazko lehen mailako irakasleen hautatzeko konkurtsoa) publikora beren burua aurkeztu nahi duten pertsonei.

Onuradunek formakuntza hasteko hizkuntzen EEMBko A1 maila ukan behar dute gutienez, helburua C1 maila lortzea izanen delarik.

Formakuntzaren iraupena hautagaien hastapeneko mailak baldintzatuko du, eta formakuntzak 2019ko irailaren 2a eta 2020ko agorrilaren 31a bitartean izan beharko du. Formakuntzaren lekua Euskal Elkargoan edo Euskal Autonomia Erkidegoan (Eusko Jaurlaritzak homologatu euskaltegi batean) egiten ahalko delarik.

Info+: https://www.mintzaira.fr


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.