Euskaraz bizi #haurrekin #enfamille
Benito Ansola saria: izen ematea irekirik
Ikus-entzunezko lan bat sortzeko 3000€ eskuratuko ditu irabazleak.

2019ko Agorrilaren 6a | ± 39 s
Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak Benito Ansola saria sortu zuten euskal kultura sustengatu eta ikus-entzunezko sortzaile gazteak laguntzeko asmoz.
Nola parte hartu?
Irailaren 2a aitzin aurkeztu behar da proiektua. Ikus-entzunezko lanak (fikzio, sorkuntza, animazio nahiz dokumentalak) egiteko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak. Bestalde, euskararen presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa euskara hutsean.
Informazio gehiago: