Euskaraz bizi #haurrekin #enfamille
Zorionak, Baionako Hiriondo ikastola!
Aurtengo ikasturtean, Poloko Hiriondo ikastolak 50 urte betetzen ditu.
2019ko Irailaren 4a | ± 52 s
Bi hitzordu nagusirekin ospatuko dute urteurrena:
Ikastolaren besta
2020ko apirilaren 11an: haurren ikusgarria, bazkaria, erakusketa, animazioak?
Kabalkada
Baionako karriketan 2020ko ekainaren 27an. Xedea 50 urtez Hiriondoko ikastolatik pasa diren belaunaldi guztiak elkartzea: ikasleak, gurasoak, langileak eta irakasleak.
Proiektua aipatzeko, informazio bilkura bat antolatu dute irailaren 6an, 19:00etan Hiriondo ikastolan (Polo Etorbidea 11).
Bestela mezu elektroniko bidez ere proiektuarekiko interesa erakutsi daiteke: 50urte.hiriondoko.ikastola@gmail.com
Bidali beharreko informazioa:
- Izen-deiturak, egoera (ohi edo gaurko guraso, ikasle, langile, erakasle), telefono zenbaki eta helbide elektronikoa,
- Zerk interesatzen zaitu kabalkadan: dantza (dantzaria bazira, zehaztuz zure maila), dantza ikastea, antzerkian parte hartzea edo beste