Elkartea #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir
Mintzalasai#8 hasi da!
Gaur hasi da Mintzalasai ekimenaren 2019ko edizioa, helduentzako kirol tailerrekin.
2019ko Irailaren 23a | ± 49 s
Lehenengo eguna motorrak eta gorputzak berotzeko baliatuko dute parte-hartzaileek. Oraindik lekuak gelditzen dira beraz izena eman daiteke webgune honen bidez.
Yoseikan Budo
18:30>20:00"€“ Baionako B.Etxepare lizeoa
Arte martzial osoa, egokitua eta modernoa deskubritu ezazue.
Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2343-yoseikan_budo_iniziazioa
Surfa
18:30>20:00"€“ Miarritzeko Milady hondartza
Sar zaitezte uretan eta ikas ezazue surfean aritzen. Animatzaileen aholkuak entzunez, agian, taula gainean zutitzen ikasiko duzue.
Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2344-surf_iniziazioa
Hatha Yoga
18:30-20:00"€“ Baionako Oihana ikastola
Euskarazko kurtso bat, zure bizi kalitatea hobetzeko eta barneko ongizatea atzemateko.
Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2322-hatha_yoga

























