Euskaraz bizi #topaketa #rencontre
Caminho Longe, 33 urteren ondotik etxera itzultzea
Dokumentala Baionako Kalostrape ostatuan aurkeztuko dute Gastibeltzak Filmak-ekoek, azaroaren 5ean 19:30ean.
2019ko Azaroaren 5a | ± 47 s
Josu Martinezek eta Txaber Larreategik zuzendu dokumentalak Alfonso Etxegarai ETAkide ohiaren itzulera kontatuko du. Alfonso 33 urtez Afrikako Sao Tome irlan deportatua izan da.
Gaualdi horretan, Josu eta Txaberrek, duela 10 urte zuzendu zuten Sagarren denbora dokumentala proiektatua izanen da. Honek, Kristiane Etxaluz eta Alfonso Etxegaraik osatu bikotearen egoera erakusten du. Bi protagonistak lehen aldikotz proiekzion izanen dira, eta haiekin solastatzeko parada izanen da filma bururatzean.
Ondotik, Domintxineko sagarrekin egin pintxoak izanen dira, eta nahi duenak Caminho Longe dokumentalaren ekoizpenerako diru-ekarpena egiten ahalko du.
Sarean ere lagun daiteke: https://www.verkami.com/locale/eu/projects/24714-caminho-longe
























