mintzalasai

Euskaraz bizi #topaketa #rencontre

Euskal antzerkia Iparraldean Ibilki 2020an

Seigarren urtez segidan, Ibilki programari esker, Euskal kultur erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen segitzen du Ipar Euskal Herrian.

2020ko urtarrila eta agorrila artean gure lurraldeko ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko parada izanen dute.
irudia ikusi | 2020ko urtarrila eta agorrila artean gure lurraldeko ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko parada izanen dute.

2019ko Abenduaren 11a | ± 02 min 13 s

Arte eszenikoen hedapena hobeki laguntzeko eta Ipar Euskal Herri mailako hedapen ibilbide bat osatzeko asmoz euskarazko antzerkiarentzat, EKE-k Ibilki programa bultzatzen segitzen du Baiona, Bidarte, Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Hendaia, Hiriburu eta Miarritze bezalako herriak elkartuz aurtengo ediziorako.

EKE-k euskarazko antzerkiaren hedapenean inplikatuak diren eragile horiek bildu ditu berriro ere antzerki sorkuntzetaz iritziak trukatzeko, beren ahalak eta gaitasunak batzeko, komunikazio plan amankomun bat lantzeko eta sartze prezio berdintsuak ikusleei proposatzeko.

Denboraldi berri honen martxan emateko, sare horretako kideek egin proposamenak aztertu eta, aurtengo programa osatu egin da lurraldeko toki ezberdinetan hainbat ikusgarri hedatuak izateko.

Egitaraua
  • 2020ko urtarrilaren 14a, 20:15, La Luna Negra kabaretea (Baiona): Muxua, Tanttaka Teatroa
  • 2020ko otsailaren 11a, 20:15, La Luna Negra kabaretea (Baiona): Anton Abbadia, Loraldia kultur elkartea
  • 2020ko otsailaren 16a, 17:00, Harriet Baita karpa (Donibane Lohizune): Anton Abbadia, Loraldia kultur elkartea
  • 2020ko martxoaren 18a, 18:00, Colisée gela (Miarritze): Kaskarot, Atx Teatroa
  • 2020ko martxoaren 20a, 19:30, Gaztetxea eta skate parkearen artean (Miarritze): GORA! Un selfie au milieu des Sioux, Collectif Balle Perdue
  • 2020ko martxoaren 26a, 20:30, Mendi Zolan gela (Hendaia): Kaskarot, Atx Teatroa
  • 2020ko apirilaren 12a, 17:30, La Perle gela (Hiriburu): Herriko bozak, Iduzkilore antzerki taldea
  • 2020ko maiatzaren 16a, 21:30, Gaztelu Zahar pilota plaza (Hendaia): GORA! Un selfie au milieu des Sioux, Collectif Balle Perdue
  • 2020ko maiatzaren 16a, arratsaldez, Gaztelu Zahar pilota plaza (Hendaia): Lur, Xake Produkzioak
  • 2020ko maiatzaren 29a, 14:30 & 19:00, MVC Polo Beyris (Baiona): Behin bazen internet, 13R3P / Itzuli Konpania
  • 2020ko maiatzaren 29a, ordutegia eta tokia zehaztekoak (Bidarte): Zuhaitzarekin solasean, Rouge Elea
  • 2020ko ekainaren 17a, 15:30, Beheria Antzokia (Bidarte): Lur, Xake Produkzioak
  • 2020ko agorrilaren 20a, 18:00, tokia zehaztekoa (Donibane Garazi): Anton Abbadia, Loraldia kultur elkartea


Iturria: https://www.eke.eus/

Ikus egitaraua:


Artikuluaren eranskinak

hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.